Konfinamenduan eginiko eskulanak Mallabiko azokan erakusteko aukera

Joseba Derteano 2021ko eka. 2a, 09:07
Artxiboko irudia

Konfinamenduan, etxetik irten ezin zen sasoian, eskulanak egitea denborapasa bihurtu zen jende askorentzat. Mallabian ere lagun askok egin zituzten artelanak, mota askotakoak. Orain, horiek jendaurrean erakusteko aukera eskainiko du udalak. Ekainaren 6an azoka bat egingo dute frontoian, eta han txoko bat atonduko dute eskulanak erakusteko.

Interesatuta daudenak Mallabiko kultur etxekoekin hartuemanetan ipini daitezke. Modu bi daude horretarako: 94 317 66 91 telefono zenbakira deituta edo kulturetxea@mallabia.eus helbide elektronikora idatzita.

Ekainean zehar beste ekimen asko jasoko dituen egitaraua prestatzen dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!