Lehenengoa gaur bertan izango da: Tor eta Txoborro magoek Aztikeriak. Magia ez da sekula berdina izango izeneko magia ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etan. Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, mago biek elkarlanean sortu dute magia saioa.
Domekan, 12:30ean Gerard Morte eta Ivan Manzanero bikote katalanak Fili busters izeneko ikuskizuna ekarriko du Mallabira. Aparatu berezi bat erabilita, funanbulismo eta oreka saio ikusgarriak egingo dituzte, eta hori guzti hori berbarik bako klown umoreagaz uztartuko dute.