URA agentzia joan zen astelehenean hasi zen lanean arazo hori konpontzeko. Besteak beste, orain lurpetik doan erreka bistaratu egingo dute eta gaineko aldetik libre utziko dute.
Mallabiko Mallabarrena industrialdetik Artua izeneko erreka pasatzen da. Inguru horretan, erreka lurpetik igarotzen da eta industrialdearen azpitik doa. Horrek uholde arazoak sortzen ditu eta euri asko egiten duenean errekak gainezka egin eta pabilioietan arazoak sortzen ditu. Behin baino gehiagotan gertatu da hori, udal iturriek azaldu dutenez.
URA agentzia joan zen astelehenean hasi zen lanean arazo hori konpontzeko. Besteak beste, orain lurpetik doan erreka bistaratu egingo dute eta gaineko aldetik libre utziko dute.