Mallabiko denda berria hartuko duenari kudeaketa esleitu diote

Joseba Derteano 2021ko ots. 23a, 09:14

Iazko azaroan, Mallabiko Udalak lehiaketa bat ipini zuen martxan, ekipamendurako eraikina deiturikoan dagoen lokal bat alokatzeko. Herrian zerbitzu enpresa bat zabaltzeko interesa zutenei horretarako azpiegitura bat eskura ipintzea zen helburua.

Proposamen bat aurkeztu zuten lehiaketara, Ermuko pertsona batek, hain zuzen ere. Proposamen horrek beharrezko tramite guztiak gainditu zituen eta hari esleitu diote lokalaren kudeaketa hurrengo urteetarako. Dena prestatu eta ateak zabaltzenn dituenean, elikagaiak (barazkiak, ogia…) eta bestelako produktu batzuk salduko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!