Jaurlaritzak tarteko radar bat ipiniko du Trabakuan, istripu kopurua jaisteko

Anboto 2020ko abe. 4a, 10:00

Jaurlaritzak tarteko radar bat ipiniko du BI-633 errepidean, 37-40 puntu kilometrikoen artean, hau da, Trabakua gainean. Radarra ipintzeko data "oraindino zehaztu" barik dago, Segurtasun Saileko arduradunen esanetan.

Tarteko radarrak puntu bitan hartzen du ibilgailuaren abiadura, eta batez bestekoa ateratzen du. 2010ean, mota honetako lehenengo radarra ipini zuten N-1ean, Ordizia eta Irura artean, eta urtebetean egon zen indarrean. Oraingo hau mota horretako bigarrena izango da.

Istripuak 2018tik hona
Ibilgailuen abiadura kontrolatuta, tarte horretan istripu kopurua gutxitzea da radarraren helburua. Segurtasun Saileko datuen arabera, 2018an istripu bat gertatu zen tarte horretan; zauritu bat egon zen. 2019an zortzi istripu gertatu ziren; pertsona bat hil egin zen. 2020an ez da istripurik gertatu oraindino.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!