Mallabian Kirol Hiriari buruzko batzar informatiboa egingo dute otsailaren 18an

Joseba Derteano 2021ko ots. 16a, 09:26

Eibar klubak Areition egingo duen Kirol Hiriaren gaineko egitasmoa aurkeztuko du mallabitarren aurrean. Bilera informatiboa izango da, otsailaren 18an hain zuzen ere, 18:00etan, Kontzejuzarrean.

Segurtasun neurriak zaintzeko,  udalak aurretiazko izen-ematea abiatu zuen orain aste bi. Batzarrean parte hartzeko interesa zuten herritarrak udalagaz hartu-emanean ipini dira harrezkero. Azkenean, ia 30 mallabitarrek eman dute izena, eta Kontzejuzarraren gehienezko edukiera kopuru horren bueltan dagoenez, batzar bakarrean batuko dituzte denak. Izan ere, interesaren arabera batzar bat baino gehiago antolatzeko aukera zegoen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!