Zailtasunak dituzten enpresa txikiei aholkularitza zerbitzua emango diete Mallabian

Joseba Derteano 2021ko urt. 28a, 09:47
Artxiboko irudia.

COVID-19ak zailtasun ekonomikoak ekarri dizkie langile autonomo eta enpresa txiki askori eta eurei aholkularitza eskaini gura die doako zerbitzuak. 

Gaur egungo egoeraren azterketa bat egingo dute eta hobetzeko ekintzak identifikatuko dituzte. Horrez gainera, etorkizuneko beharrizanak asetzeko eskuragai dauden diru laguntzak eta laguntza programen inguruko informazioa eskainiko dizkiete. Denek arreta pertsonalizatua jasoko dute. Zerbitzua jasotzeko interesa dutenek ekintzaile@ debegesa.eus helbidera idatzi dezakete apirila baino lehenago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!