Hurrengo ikuskizuna gaur izango da, azaroak 20, 18:00etan, Mallabiko pilotalekuan. Bocabeats bikoteak eskainiko du eta bakarrizketa, musika eta umorea uztartuko ditu. Inprobisazioari ere egiten diote tokia, eta sarritan publikotik jasotako abesti irakodizunetatik abiatzen dira musikaren eta bakarrizketen bitartez umorea egiteko.
Frontoiko aforoa 150 lagunetara mugatuta egongo da, segurtasun tarteak mantentzeko, eta maskara ipintzea derrigorra izango da.