Auto bat irauli da Trabakuan, Mallabitik Ondarroarako norabidean

Anboto 2020ko aza. 19a, 21:36

Istripua 21:30ak aldera gertatu da. Gidaria auto barruan harrapatuta gelditu da hasiera batean, Segurtasun Sailak esan duenez.

Auto batek bidetik irten du Trabakuan, BI-633 errepidean, Ondarroarako norabidean. Gidaria auto barruan harrapatuta gelditu da hasiera batean. Bakarrik zihoan. Zauri arinak izan ditu eta ez du ospitaleratzeko premiarik izan. Une honetan errei bat oztopatzen ari da autoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!