Ioritz Gisasola mallabiarra azpitxapeldun geratu da Bizkaiko Pentatloi Txapelketan

Joseba Derteano 2020ko urr. 19a, 10:10
Algortan lehiatutako pentatloi txapelketako podiuma.

Jon Gisasola, Ioritzen lehengusua, laugarren tokian sailkatu da.

Bizkaia mailan lehenengo bider antolatu zuten pentatloi txapelketa joan zen zapatuan. Algortako plazan zazpi kirolari batu ziren, txapelaren bila.

Egin beharreko lana honako hau izan zen: 15 jasoaldi 100 kiloko bolari, giza proban untze bi 400 kiloko harriari tiraka, lau enbor aizkoran, 50 kiloko txingekin lau untze eta 1.500 metro korrika.

Beñat Amade getxoztarra izan zen onena eta Ioritz Gisasola azpitxapeldun geratu zen. Jon Gisasola podiumaren atarian geratu zen, Mikel Agirre ondarrutarraren atzetik.

Ioritz Gisasola aizkoran, bere espezialitatean, ibili zen ondoen, baina horretan ateratako aldea harri-jasotzen eta korrika galdu zuen Amaderen aurka. Jon Gisasola, berriz, harri-jasotzen ibili zen indartsuen espero zen moduan eta aizkoran zein korrika sufritu zuen gehien.

SAILKAPENA

1. Beñat Amade................. 28.26

2. Ioritz Gisasola................ 29.17

3. Mikel Agirre..................... 29.49

4. Jon Gisasola................... 32.27

5. Daniel España................. 38.34

6. Ardeo................................ 40.10

7. Ousmane Drame............ Erretiratu egin zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!