Mallabian goi mailako frontenis txapelketa jokatuko dute asteburuan

Anboto 2020ko ira. 17a, 12:07

Estatu mailatik etorritako 74 jokalari batuko dira.

Euskal Herriko frontenislariak ez ezik, Katalunia, Aragoi, Errioxatik eta Gaztela eta Leon-ekoak batuko dira, besteak beste. Zapatuan binakako maratoia jokatuko dute Mallabiko Udal Pilotalekuan, 08:30etik 22:30era.

Buruz buruzko torneoa domekan goizean izango da, 09.00etatik aurrera, eskolako pilotalekuan.

Aforoa mugatuta egongo da segurtasun protokoloari jarraituz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!