Argindar azpiegitura sartu eta Trabakuko goiko pasabidea irailean zehar zabaltzea aurreikusten dute

Joseba Derteano 2020ko ira. 8a, 09:08

Trabakuan amaitzear daude BI-633 errepidea zeharkatu ahal izateko bide gainetik joango den pasabidea egiteko lanak. Azpiegitura nagusia, pasabide estalia, abuztuaren hasieran ipini zuten errepidearen gainean, gaueko ordu batzuetan trafikoa geratuta. Orain, pasabide barrua argituko duen argindar sarea sartzea falta da. Horregaz batera, pasabideko sarreretan abereak hara bideratuko dituen hesi bat ere egingo dute. Lan horiek amaitzen direnean zabalduko dute pasabidea. Dena ondo badoa, azpiegitura berria "irailean zehar" zabaltzea aurreikusten dute, Igor Agirre alkateak adierazi duenez.

Auzotarrak eta abereak
Goitako, Gereako eta Longako auzotarrek horrela erabaki zutelako egin dute gaineko pasabide berria. 2018ko uztailean auzo batzarrera deitu zituzten hiru auzoetako herritarrak, eta hantxe hartu zuten erabakia. Orduan, udalak aukera bi ipini zituen mahai gainean: gaineko pasabidea ala lur azpiko tunela. Bataren eta bestearen gaineko xehetasunak jaso ondoren, batzarrean batutako auzotarren gehiengoak gaineko pasabidearen aldeko hautua egin zuen.

Ondoren, proiektua egin eta udalak Egoin enpresari esleitu zizkion lanak, 550.000 eurotan. Bizkaiko Foru Aldundiak 25.000 euro ipini ditu proiekturako.

Errepidea alde batetik bestera zeharkatzeko pasabidea hango inguruko auzotarren eskaera historikoa  izan da. Izan ere, auzotarrek sarritan zeharkatu behar izaten zuten errepidea, edo autobus geltokira joateko edo errepidearen beste aldean dagoen tabernara joateko. Horrez gainera, abereen jabeek ertzainen laguntza behar izaten zuten errepidea geratu eta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!