Gehienez 200 lagunek ikusi ahalko dute Ordorikak abuztuaren 15ean eskainiko duen zuzenekoa, aforoa kopuru horretara mugatu behar izan dutelako, segurtasun neurriak betetzeko. Euria bada, ekimena plazatik pilotalekura tokialdatuko dute, antzeko aforoarekin: 208 pertsona. Batean zein bestean, ikusentzuleek eserita egon beharko dute. Segurtasun neurri berberak errepikatuko dituzte abuztuaren 16an, Luhartz taldeak eskainiko duen erromerian.
Ikuskizun eta jokoak
Rojo Telón taldeak Haiek naiz izeneko ikuskizuna ekarriko du Mallabiko pilotalekura jaietako azken egunean, abuztuaren 16an. Zirkuan lan egiten duten hiru emakumeren hausnarketak kontatzen ditu ikuskizunak.