Mallabiko jaietako egitaraua

Anboto 2020ko abu. 5a, 10:00

Gaurtik domekara jaiak ospatuko dituzte Mallabian, beharrezko segurtasun neurriak jarraituz. 

Abuztuak 14, barikua (umeen eguna)

17:15 'Pituxa Clowntu kontari', parkeko aterpean (gehienez, 50 pertsona jesarrita. Ate irekiera 17:00etan).

21:15 Pilota partidu pofesionalak, herriko frontoian:

Atarikoa: Arteaga-Zabala / Elordi-Tolosa

Estelarra: Elezkano-Aretxabaleta / Jaka-Albisu

 

(Aforoa %60ra egokituko da. Gehienez, 208 pertsona jesarrita. Haurrak gurasoekin egon behar dira eta sarrera erosi beharko da. Ate irekiera 20:30ean). Pilota partidurako sarrerak abuztuaren 5etik 13ra egongo dira salgai udaletxean. Herriko langabe, ikasle, jubilatu eta pentsionistentzako prezioa 12 euro da, justifikazio txartelagaz. Gainontzekoentzako prezioa 18 euro da aurretik, eta 25 euro leihatilan.

 

Abuztuak 15, zapatua (Andra Mari eguna)

11:00 Meza, Jasokunde parrokian.

12:15  Mallabiko dantzariak, herriko pilotalekuan (gehienez, 208 pertsona jesarrita).

17:00 Mallabiko XXX. Harri-Jasotze Saria, pilotalekuan (gehienez, 208 pertsona jesarrita. Ate irekiera 16:30ean). Parte hartzaileak: Xabat Olaizola, Iraitz Arruti, Mikel Lopetegi, Manex Aburuza, Jagoba Otaegi, Josetxo Urrutia, Inhar Urruzuno eta Julio Jimenez.

19:00 'Aukerak' kale antzerkia, parkean. Euria bada, CIP-eko futbito zelaian. (Gehienez, 200 pertsona jesarrita. Ate irekiera 18:30ean).

23:00 Ruper Ordorika, parkean. Euria bada, herriko pilotalekuan. Plazan, gehienez, 200 pertsona jesarrita; pilotalekuan, gehienez, 208 pertsona jesarrita.

Abuztuak 16, igandea (San Roke eguna)

11:00 Meza, Jasokunde parrokian.

12:30 Rojo Telón taldearen 'Haiek naiz' ikuskizuna, herriko frontoian.

17:00 'Escape room' ekimena. Hasiera puntua parkeko aterpean egongo da. Gehienez, 40 lagunek parte hartu dezakete, bosteko taldeetan banatuta.

19:30 Luhartz taldearekin erromeria, parkean. Euria bada, pilotalekuan. Parkean, 200 lagun gehienez, eta frontoian 208 gehienez, denak jesarrita.

 

*Mallabiko Udalak ekintza guztietarako maskarak banatuko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!