Paella txapelketarik ez, aurtengo Mallabiko Andra Mari jaietan

Joseba Derteano 2020ko uzt. 16a, 10:58

Andra Mari jaiak ospatzeko egitaraua normalean baino zurrunagoa izango da, segurtasun neurriek eraginda

Andra Mari jaietako egitaraua osatzen ari dira dira egunotan udalean. Ohiko ekimen batzuk mantendu eta beste batzuk bertan behera utziko dituzte segurtasun kontuengatik. Esaterako, aurten ez da Andra Mari eguneko paella txapelketarik egingo. Gainera, San Roke egunean ez da jubilatuentzako bazkaririk egongo Kontzejuzarrean; horren partez, plazan ikuskizun bat antolatuko dute jubilatuentzat, pintxo batzuek lagunduta. Ildo horretatik, jaiei amaiera eman ohi dien txarri janik ere ez da egingo. Horren ordez, 'escape room' jokoa antolatuko dute: gaiak Mallabiko historia eta berdintasuna izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!