Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz Limones en invierno aurkezteko bira udazkenera atzeratu behar izan du Izarok. Hala ere, musika berria egiteko baliatu du itxialdi sasoia. "Ezin nien eutsi jotzeko gogoei, biraren etengabeko atzerapenak sortzen didan penari, kultur arloko prekarietateari, kontzertuei, ahaleginari, lanari, diruari, publikoari, energiari, abesteari, dantzari, oholtza gainean izerditzeari, nerbioei. Beldurra sentitzen hasi nintzen, musikan dudan lekua denboran galtzeko aukera ikusita. Gu gelditu arren, denbora ez da geldintzen. Eta nik, beharrezkoa dut itzultzea" azaldu du Izaro Andresek ohar baten bidez.