Aitor Elordik garaipena behar du bihar, Mallabian jokatuko duen partiduan

Joseba Derteano 2020ko mar. 5a, 09:53

Binakako Promozio txapelketako lehen jardunaldiko galtzaileak izango dira aurrez aurre: Elordi-O.Etxebarria eta Peña II-Aranguren.

Bikote biei aldapa gora jarri zaie finalerako txartela lehen jardunaldiko porrotarekin. Horregatik, bihar garaipena behar dute azken jardunaldira aukera gehiagorekin heltzeko. Partidua barikuan, 21:00etan, hasiko da, Mallabia I pilotalekuan.

Estelar erakargarria

Promozio mailako partiduaren ostean, estelar erakargarria antolatu dute: Irribarria-Bikuña eta Elezkano ll-Erostarbe.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!