Haizeak errepidera botatako pinu bi erretiratu dituzte Mallabian

Anboto 2020ko ots. 29a, 10:49

Trabakutik Gerea auzorako bidean erori dira bidera.

07:45 inguruan gertatu da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta pinuak erretiratu dituzte, motozerrekin ebakita. Denbora horretan errepidea itxita egon da lehenengo, eta txandaka bideratu dute trafikoa geroago. 10:00etatik errepidea irekita dago, Ertzaintzaren esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!