Autobus eta auto baten istripua gertatu da Trabakuan

Anboto 2020ko ots. 27a, 08:15

Ez du zauriturik eragin, Ertzaintzaren arabera.

Gaur, 07:35 inguruan autobus eta auto baten arteko istripua gertatu da Bi-633 errepidean, Berriztik Trabakura bidean eta autobus geltoki baten ondoan. Suhiltzaileak bertaratu dira, baina ez dago zauriturik gertaeraren ondorioz eta trafiko emaria ere normala da, Ertzaintzako iturrien esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!