Lur-jausia Zaldibarren

"Dioxinen eta furanoen gaineko informazioa jasotzean eskuak burura eraman genituen”

Anboto 2020ko ots. 21a, 10:55

Mallabitarra izan arren, Ermuan bizi da Aitor Garitagoitia.

Mallabitarra izan arren, Ermuan bizi zara. Zelan bizi izan dituzu azkenengo egun hauek?

Gai hau lasaitzen joan da. Hasieran, autobidean lur-jausia ikusi nuen. Gero, zabortegia zegoela eta langile bi harrapatuta zeudela jakin genuen. 

Igarri duzue kea?

Aurreko zapatuan, kea eta hatsa zeuden. Ermuan asko igarri genuen hatsa. Udalak bandoa atera zuen dena ondo zegoela esateko, eta, beraz, nahiko lasai geunden. Dioxinen eta furanoen gaineko informazioa jaso genuenean, ostera, eskuak burura eraman genituen. Jendea larritzen hasi zen. Umeak barruan gelditu ziren jolasaldian... Ni aurreko astean kirola egitera joan nintzen... Orain sua amatatu dutela dirudi.

Orain lasaiago zaude?

Lasaiago nago aire kutsaduraren arloan, baina ez kudeaketaren aldetik. Hondakindegi horretan benetan zer dagoen jakiteak kezkatzen nau.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!