"Zaldibarrekoa desastre bat da. Denbora luzez larriki gaizki kudeatutako zerbaiten emaitza. Ezin da konpondu, eta hemen gaude orain. Agintariak isilik, eta besteok beldurrez. Seguru Mallabira begira dabiltzala hondakinak mugitzeko. Eta biraka jarraituko du ustelkeriaren gurpilak", adierazi du bere twitter kontuan.
"Besarkada bana" bidali die desagertutakoen senitartekoei zein "hondakin arriskutsuekin lanean dabiltzala ez dakiten langileei". "Diruak eta botereak ustelduta bizi gara. Bizitzak eta natura erdigunera", adierazi du.