Zengotitako garbitegia eta Artetako ermita eraberrituko dituzte Mallabian

Joseba Derteano 2020ko urt. 28a, 09:20

Aurtengo aurrekontuetan, Mallabiko Udalak 40.000 euro gorde ditu herriko ondare historikoa berreskuratzeko. Hain zuzen ere, Artetako ermitan eta Zengotita auzoan dagoen garbitegian egingo dituzte lanak.

Artetako ermita zahartuta dago gaur egun. Sasoi batean, udan jaiak ospatzen ziren bertan, baina gero bertan behera geratu ziren ermitaren egoera txarragatik. Ermitari aterpe berri bat egingo diote, beste lan batzuen artean. Zengotitako garbitegia ere zahartuta eta sastrakaz inguratuta zegoen. Sastrakak garbitu dituzte eta aurten garbitegiko teilatua berritzea da helburua, besteak beste. Aurtengo aurrekontuak iazko azaro amaieran onartu zituzten eta urtarrilaren 3tik indarrean daude. EAJren aldeko botoekin irten ziren aurrera. EH Bildu abstenitu egin zen. Mallabian gazteleku bat sortzea da udalaren aurtengo beste helburu bat, eta, horretarako, 100.000 euroko atala gorde dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!