Karmele Gisasola hirugarren Euskadiko Ingude-jasotze Txapelketan

Anboto 2020ko urt. 21a, 10:17
Karmele Gisasola ezkerretik hasita bigarrena, Mungian.

Virginia Finol nafarrak jantzi du txapela.

Joan zen domekan Euskadiko Ingude-jasotze Txapelketa lehiatu zuten Mungian. Emakumeetan hirugarren tokian sailkatu zen Karmele Gisasola mallabiarra 92 jasoaldirekin. Nafar bi izan zituen aurretik.  Virginia Finolek lortu zuen garaipena 96 jasoaldirekin eta Maika Ariztegi geratu zen bigarren ingudea 94 bider jasota. Podiumarekin "pozik" dagoela adierazi du Gisasolak eta gaur egun Finol txapelduna "beste maila batean" dagoela.

Seigarren aldia egin zuen ingude-jasotze txapelketak. Gisasolak denetan parte hartu eta beti podiumean egon da.

SAILKAPENA


1- Virginia Finol------------- 96 jasoaldi
2- Maika Ariztegi----------- 94
3- Karmele Gisasola------ 92
4- Esti Cidad----------------- 86
5- Aiora Otazua------------- 66

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!