Salamankako eta Burgoseko bikoteak irabazi du emakumeen frontenis txapelketa Mallabian

Joseba Derteano 2019ko urr. 29a, 12:17

Andrea Campo salamankarrak eta Andrea Arnaiz burgostarrak jantzi dute txapela.

Final parekatuan (15-12) Ana Garcia salamankarra eta Noelia Jimenez soriarra menderatu dituzte. Guztira, 11 bikotek parte hartu dute. Eskualde mailako garaikurra Ainara Muga eta Amaia Ariznabarreta soraluzetarrentzat izan da. Finalean 25-16 irabazi diete June Silva eta Esther Castrillo zaldibartarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!