Karmele Gisasolak eta Irati Astondoak Binakako Herri Kirol Txapelketa irabazi dute

Joseba Derteano 2019ko urr. 23a, 15:00
Karmele Gisasola eta Irati Astondoa erdian, irabazleen txapela jantzita.

Iruñean jokatutako finalean, harri-jasotzen, aizkoran, txingak eroaten, ingudea altxatzen eta trontzan ibili ziren.

Basque Sports-ek antolatu zuen joan zen asteburuko txapelketa. Emakumeen finalean Karmele Gisasola mallabitarrak parte hartu zuen, Irati Astondoa zeanuritarrarekin bikotea osatuz. Maika Ariztegi eta Virginia Finol nafarrak izan zituzten kontrario.

Bikote biek lehia estua mantendu zuten eta 49 segundoko aldearekin irabazi zuten Gisasolak eta Astondoak. Proba “oso gogorra” izan zela onartu du mallabitarrak. Ez da gutxiagorako egin beharreko lana zein zen kontuan hartuta: 45 jasoaldi 62 kiloko bolari, metro bateko sei enbor moztea, 25 kiloko txingekin 10 plaza, 100 jasoaldi 10 kiloko inguderari eta metro bateko sei mozketa trontzarekin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!