Ekitaldi nagusia Nogen eta Kaotiko taldeek eskainiko dute, urriaren 26an, gauez. Nogen 2016an Donostian sortutako taldea da. Folk, rock eta pop doinuko disko bi kaleratu ditu. Kaotiko 1990eko hamarkadaren amaieran Agurainen sortutako euskal rock musika taldea da eta bederatzi disko ditu merkatuan. Zuzeneko bi horien ondoren, Txurru DJaren emanaldia hasiko da, Mallabiko parkean. Aurreko egunean, urriaren 25ean, Ingot eta EZ3 taldeek eskainiko dute kontzertua, iluntzeko 21:00etan.