Disko berria iragarri du Izarok 2020ko urtarrilerako, 'Limones en invierno'

Aritz Maldonado 2019ko urr. 17a, 12:37

Datorren urtarrilaren 31n kaleratuko du bere hirugarren diskoa mallabiarrak.

"Kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste kitzikagarriz" betetako disko batekin dator artista mallabiarra oraingo honetan, "aurreiritzi eta muga gabeko" sormen lan baten ostean. Pop eta folk doinuak uztartuko ditu oraingo honetan ere, melodia urratu eta geldoekin; kantatzerakoan, ingelera, euskara eta gaztelania erabiliko ditu Limones en invierno honetan.

Om (2016) eta Eason (2018) lanekin bezala, autoekoizpenaren bidetik jarraituko du 'Limones en invierno' honekin ere. Aurreko lana, Eason, Espainiako disko salduenen zerrendako hamalaugarren postura iritsi zen, eta zerrenda horretan bederatzi astez egotea lortu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!