Auzo ibilbide batek Mallabian eginda dauden produktuak ezagutaraziko ditu

Joseba Derteano 2019ko urr. 17a, 09:34

Urriaren 19an ekingo diote ibilbideari, 10:00etan, udaletxe pareko aparkalekutik irtenda. Herriko euskaldunak hartu-emanetan ipintzea eta Mallabiko kultura, artea eta elikagaien inguruko ekoizpena ezagutaraztea dira helburuak.

Horrela, besteak beste, Trabakuan antzinako tresnen museoa ezagutuko dute, Enrike Mugarzaren eskutik. Ondoren, Berano inguruko zuhaitz motxeko basoetara joango dira eta Valentin Mugarzak mota horretako zuhaitzei buruz emandako azalpenak jasoko dituzte.

Ekimenak udalaren babesa du eta Mallabiko eskolako umeek parte hartuko dute. Izen-ematea eskolan eta liburutegian egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!