Hasi dira Mallabiako Andra Mari jaiak

Anboto 2019ko abu. 14a, 20:15

Gazte Alaiak dantza taldeko kideek jaurti dute txupina, taldearen 50.urteurrena ospatzeko. 

Mende erdiko ibilbideari eusteko herritarrek eginiko ahalegina eskertu gura izan dute dantza taldeko kide beteranoek, gazteagoak udaletxearen behekaldean zeuden bitartean. Ostean, kalejira egin dute Burrunba txarangagaz. 

Gauean, pilota partiduak jokatuko dira:

Mendizabal III - O. Etxebarria // Elordi - Tolosa 

Elezkano II - Zabaleta // Altuna III - Rezusta

Hurrengo egunetako egitaraua ere ikusgai dago ANBOTOn. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!