Satxibuko udalekuetan dabiltzan gazteek birziklatzearen aldeko murala margotu dute

Joseba Derteano 2019ko uzt. 18a, 13:11

Satxibu aisialdi taldeko udaleku finkoetan dabiltzan gazteek 'Herria zaindu, birziklatu' dioen murala marraztu dute aste honetan Intxaurti inguruan.

Aurten, birziklapenaren gaia lantzen ari dira udalekuetan, gaztetxoek eurek proposatuta. Mural horren ondoan beste bat dago, 'Ongi etorri errefuxiatuak' dioena. Mural hori Satxibuko Zapatuero aisialdi eskaintzaren barruko gazteek marraztutakoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!