Mallabiko Goita auzoan San Juan jaiak ospatuko dituzte, ekainaren 21tik 24ra

Joseba Derteano 2019ko eka. 19a, 12:31

Ekainaren 21ean jasoko dute txopoa jaiei hasiera emateko, 20:30ean. Hurrengo eguneko arratsaldean, patata tortilla txapelketa eta askotariko jolasak egongo dira.

Ekainaren 23ko domekan, 11:00etako mezaren ostean, Gazte Alai dantza taldeak saioa eskainiko du eta Bittor Altube, Ander Sarriugarte eta Irune Basagoiti bertsotan arituko dira. 18:00etan bola jokoa egongo da eta iluntzean San Juan sua piztuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!