Mallabiko Gerea auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan

Joseba Derteano 2019ko eka. 13a, 16:00

Bertsolariak eta harri-jasotze erakustaldia egongo dira, besteak beste.

Ekainaren 14tik 16ra San Adrian jaiak ospatuko dituzte Mallabiko Gerea auzoan. Askotariko ekintzak prestatu dituzte auzotarrek. Honako hau da egitaraua:

Ekainak 14, barikua

- 19:00; Txopoa jasoko dute.

Ekainak 15, zapatua

- 16:00; Umeen txokolotada.
- 17:00; Briska txapelketa. Ostean txokolatea banatuko da.

Ekainak 16, domeka (Adrian Deunaren eguna)

- 11:00; Meza. Ostean, Gazte Alai dantza taldearen saioa. Ondoren, Rikardo Gonzalez de Durana eta Felipe Zelaieta bertsolariak eta harri-jasotze erakustaldia Zelai V.arekin eta Ermuko Uretarekin.
- 18:00; Asto probak (Irazola, Erleaga eta Anarketa). Amaitzeko, janariz eta edariz betetako karretillakadaren eta ardo kaxaren zozketa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!