Iker Salaberriak iazko garaipena errepikatu du Mallabiko Biharko Izarrak txapelketan. Aurten Iker Elizegi izan du bikote. Barikuko finalean, aurkari zituzten Iñigo Bikuñak eta Oihan Kanabalek lanak eman zizkieten partidu erdira arte, baina ordutik aurrera Salaberria aurrean asmatzen hasi zen. Bederatzinako berdinketaren ostean, 19 urteko goizuetarra bihurtu zen finaleko izarra, Elizegik ondo lagunduta. Bikuñak ez zuen pilota espero zen beste astindu eta, ondorioz, Kanabalek defentsa lanean aritu behar izan zuen une askotan. Azkenean, espero zena baino alde handiagoarekin nagusitu ziren Salaberria eta Elizegi: 22-12.
Lau t'erdiko finalean Larrazabalek 22-11 irabazi zion Gutierrezi.