‘Bagare’, ‘Billoxik’ eta beste hainbat klasiko elkarrekin kantatuko dituzte Gontzal Mendibilek eta Mallabiko abesbatzek

Joseba Derteano 2019ko mai. 30a, 13:28
Jasokunde eta Mendibil abesbatzekin batera ariko da Gontzal Mendibil.

Joan zen astean Mallabian elkartu ziren entseatzeko.

Gontzal Mendibilek kontzertua eskainiko du barikuan, 21:00etan, Mallabiko pilotalekuan (sarrera doakoa da). Lehenengo ordubete inguruan bere taldearekin batera ariko da. Azken orduerdi inguruan, aldiz, Mallabiko Jasokunde eta Mendibil abesbatzen laguntza izango du. Sei abesti kantatuko dituzte elkarrekin: Bagare, Billoxik, Gure euskera eder maitea eta Memorian, besteak beste.

Joan zen asteko eguaztenean Mallabira etorri zen Gontzan Mendibil eta abesbatza biekin entseatu zituen abestiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!