Elordik ezin izan du buruz buruzko txapela jantzi

Anboto 2019ko mai. 25a, 19:35

Argazkia @Aspepelota

Aitor Elordi mallabiarrak 22-12 galdu du Dario Gomez errioxarraren aurka, bigarren mailako buruz buruko finalean.

Dariok erritmo bizia ipini eta 16-1 aurreratu da markagailuan. Hor Elordik susperraldi bat izan du, 17-11 jartzeraino, eta estu hartu du Dario. Baina, abantaila handia zuen errioxarrak eta Mallabikoak ezin izan dio buelta eman. 

Elordik binakako txapelketa irabazi du aurten, eta buruz buruko finalera helduta maila bikaina erakutsi du, bigarren txapela jantzi ezin izan arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!