Andoni Aldapek irabazi du Mallabiko frontenis txapelketa

Joseba Derteano 2019ko mai. 22a, 09:44

Asier Markiegi elgoibartarrari irabazi dio buruz buruko finala.

Andoni Aldape mallabitarrak jantzi du aurten Mallabiko frontenis txapelketako txapela. Partidu estuan 25-23 menderatu du Asier Markiegi elgoibartarra.

Buruz buruzkoa amaituta, binakako txapelketa jokatuko dute laster. Ekainaren15ean izango da eta izen-ematea 669 028 718 telefonoan egin daiteke (16 euro bikoteko). Txapeldunek 200 euro irabaziko dituzte eta bigarrenek 150 euro.

Mallabia Cup txapelketa

Mallabiko Kirol Elkarteak beste hainbat ekintza ere baditu aurrera begira. Esaterako, asteburu honetan Mallabia Cup gaztetxoen areto futbol torneoa antolatuko dute. Zapatuan, 09:30etik aurrera, benjamin mailakoek jokatuko dute. Domekan benjamin aurrekoen (09:30) eta kimu mailakoen (15:30) txanda izango da. Partidu denak eskolako pilotalekuan eta Azkaldea pistan jokatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!