Baina emanaldi horren aurretik hainbat ekintza egongo dira Mallabian. Learreta-Markina eskolan emango duten Emozioz hezten izeneko tailerragaz hasiko da Hamabostaldi Kulturala, barikuan, 16:00etan. Gero, 19:00etan, Dantza filma eskainiko dute Kontzejuzarrean, Gazte Alai dantza taldeak antolatuta.
Hurrengo egunerako, maiatzaren 18rako, Mallabia Klasikoak taldeak antzinako autoen eta motorren erakustaldia antolatu du. Goizetik eguerdira artean izango da.