Udalbatzarrean esleipena onartuta, taxi zerbitzua izango du Mallabiak hilabete barru

Joseba Derteano 2019ko ots. 7a, 09:40

Aste gutxi barru, taxi-gidari bat herritarren zerbitzura egongo da Mallabian. Udaletxearen aurrealdean izango du bere plaza, eta gura duten herritarrentzat egongo da erabilgarri.

Helburu handiago bat lortu gura dute Mallabirako taxilari plaza bat sortuta. Udalak auzo taxia jarri gura du martxan, eta, bide horretan, "taxilari plaza bat esleitzeko prozedura gauzatzea da lehenengo urratsa", adierazi du Igor Agirre alkateak. Urtarrilaren 18an egindako udalbatzarrean onartu zuten esleipena. Ordutik aurrera, taxilari berriak (mallabitarra da) hilabeteko epea du ibilgailua araudira egokitzeko. Beraz, otsailaren hirugarren aste ingurutik aurrera hasiko da martxan.

Ordenantza lantzen dabiltza
Auzo taxi zerbitzua eskaintzeko bidean, udalaren hurrengo urratsa arlo horretako ordenantza fintzea eta onartzea izango da. "Orain horretan gabiltza", azaldu du Agirrek.  Auzoak herriguneagaz lotzea da auzo taxia martxan jartzearen helburu nagusia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!