Mallabiko frontenis txapelketarako izen-ematea hasi dute

Joseba Derteano 2019ko urt. 28a, 09:00

Iazko txapeldunaren eta txapeldun ordearen argazkia.

Martxoan hasi eta maiatzean amaituko da.

Mallabiko frontenis txapelketarako izen-ematea otsailaren 28ra arte egin daiteke. Interesatuek 669 028 718 telefonora deitu dezakete. Izen-ematea zortzi euro da. Jokatutako partidu bakoitzeko beste euro bat ordainduko dute bazkideek eta bi euro Mallabia kirol klubeko bazkide ez direnek.

Txapelketa buruz buru jokatuko dute eta partiduak martxotik maiatzera bitartean izango dira. Mailaren arabera zortzi jokalariz osaturiko taldeetan banatuko dituzte jokalariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!