Egoitz Uberuagari agur esango diote domekan Mallabian egingo duten ekitaldian

Joseba Derteano 2019ko urt. 18a, 09:50

Joan zen domekan hil zen 33 urteko mallabiarra.

Egoitz Uberuaga Aramburu joan zen domekan hil zen, gazterik, 33 urte zituela. Bere senitarteko eta lagunek ekitaldi bat prestatu dute bere omenez, elkarrekin agur esateko.

Senideek eta lagunek ANBOTOra bidali dute ekitaldiaren deialdia. Domeka honetan, 12:00etan, izango da herriko parkean. Euria bada pilotalekuan egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!