✗
Gaur gauean sutea piztu da Mallabiko Goitondo industrialdeko enpresa kimiko batean. Suhiltzaileek azaldu dutenez, suteak kable-sarean eragina izan du eta enpresa bentilatzen lagundu dute. Sutearen eraginez ez da inor zauritu.