Ortu ekologikoetara aurkezteko aukera izango da Mallabian, hilaren 28ra arte

Anboto 2018ko abe. 12a, 11:30

Udalbatzarrak Mallabiko ortu ekologikoak erabiltzeko eta ustiatzeko arautzen duen baldintzen plegua onartu ostean, eskaerak aurkezteko epea hasi dute. Mallabiko udal bulegoetan egin daiteke eskaera, abenduaren 28ra bitartean.

Baldintzen gaineko informazioa udaletxean edo udaleko webgunean eskuratu daiteke. Ortuen kontzesioak lau urterako izango dira. Partzelen esleipena zozketa publiko bitartez egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!