Praderaren 'Mallabiko Ama' kantuagaz hasiko dute Santa Zeziliako kontzertua

Anboto 2018ko aza. 23a, 09:39

Santa Zezilia eguna ospatzeko, kontzertua egingo dute zapatuan, 20:00etan, elizan.

Aurten Emilio Praderak sortutako Mallabiko Ama kantuagaz hasiko dute kontzertua. Praderak berak joko du organoa eta denen artean abestuko dute. Ondoren, ohiko kontzertua hasiko da Jasokunde, Mendibil eta Lagun Artea koruekin eta Eibarko akordeoi taldeagaz, besteak beste. Gero, gaztainerrea egongo da denentzat, elizpean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!