Gaztetxoek pisu jaurtiketak eta dardo-jokoa probatzeko aukera dute domekan

Anboto 2018ko azaroaren 10a

Mallabia Kirol Taldea ekintza berriak prestatzen hasi da. 16 urtera arteko gaztetxoei zuzendutako Superigandea da horietako bat.

Hilean birritan egiten dute jardueraren bat, eta domeka honetan da hurrengoa. 11:00etan Mallabiko eskolako frontoira doazen gaztetxoek hainbat jaurtiketa mota (diskoa, xabalina…) probatzeko aukera izango dute. Horregaz batera, dardo-joko bat ere jarriko dute, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!