Julen Praderak eta Xabat Uzuriagak irabazi dute, aurten, elizpeko pilota txapelketako finala

Joseba Derteano 2018ko aza. 1a, 11:30
Irabazleak ezkerrean eta azpitxapeldunak eskuman. (Argazkiak: Valentin Mugarza.)

Urriko Jaietako ekimen berezietako bat elizpeko pilota txapelketa izaten da. Aurtengo aldian 12 bikotek parte hartu dute eta Julen Praderak eta Xabat Uzuriagak osatutakoa izan da onena.

 

Joan zen zapatuko finalean 30-23 menderatu zituzten Aner Gomez eta Unai Uzuriaga, Xabaten anaia. Txapelketa Koldo Praderak antolatzen du urtero.

Lege berezi eta propioak ditu elizpeko pilota txapelketak. Esate baterako, ezkerraldean dauden eserlekuak trinketeko sabaiaren moduan erabiltzen dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!