Eibar futbol klubak kirol azpiegitura berriak egin gura ditu eta kokapenik aproposenaren bila dabil. Hainbat toki aztertzen ari da eta horietako bat Mallabian dago: Areitio gainean, Esparru tabernaren inguruko lur sail pribatu bat, hain zuzen. Sei hektarea ingururi eragingo lioke.
Landa-zoru moduan izendatuta dagoen lur zatia da eta mota horretako lurrek kirol ekipamenduak har ditzakete.