Proiektua eginda dago, eta lanak esleituta. Irailean hasiko dituzte eta bi-hiru hilabete iraungo dutela aurreikusten da.
URA agentzia
Saneamendu lanen barruan, hodi-biltzaileak sartuko dituzte ur zikinak bideratzeko. URA agentziak hodi horiek Ermuako hodiekin lotuko dituen zatiko lanak egingo ditu datorren urtean eta, modu horretara, ur zikinak araztegira bideratuko dituzte. Orain, errekan amaitu ohi dute ur zikinek, Igor Agirre Mallabiko alkatearen esanetan. “Lan guztien alderik garrantzitsuena horixe da”, adierazi du Agirre alkateak.