13 urteko ume mallabiarra Naroa deitzen dela jakitera eman dute. Ospitaleko iturriek diotenez, gaixotasun metaboliko baten ondorioz, gibeleko minbizia zuen. Transplantea egin dioten beste umea Roma deitzen da, eta 8 hilabete ditu.
Ebakuntza egin eta egun batzuetara Naroak alta jaso zuen, eta osatuta dagoela azaldu dute ospitaleko arduradunek. Romak berriz, ospitalean ingresatuta jarraitzen du, eta bere prozesua bide onetik doala diote.