Herri kirolen munduan jaio eta hazitakoak dira Karmele eta Jon Gisasola. Jose Antonio Gisasola ‘Zelai’ harri-jasotzailearen seme-alabak dira. Gisasolatarrak astelehenean Bermeon jokatu zen txapelketan onenak izan ziren. Karmelek, nagusienak, Bizkaiko Ingude Txapelketa irabazi zuen 89 altxaldi eginda.
Jonek, berriz, Mañuko Harrijasotze Txapelketa irabazi zuen. Gisasolatar gazteenak 35 jasoalditan 3.682 kilo altxatu zituen.