Batzarra 18:30ean hasiko da Goita auzo elkarteko lokalean. Udalak BI-633 errepidea zeharkatzeko pasabide bat egin gura du Trabakua gainean. Inguruan bizi diren auzotarrek sarritan eskatu duten kontua da, alde batetik bestera gurutzatzea arriskutsua delako. Horregatik, inguruko auzotarrei, Goita, Gerea eta Longako bizilagunei, batzarrera batzeko deia egin diete.
Udal arduradunek proposamen bi aurkeztu eta bakoitzaren inguruko xehetasunak emango dituzte. Ondoren, batzarrera batu diren auzotarrek erabakiko dute bietako zein egin. Errepide gainetik zubi bat egitea da proposamen bat; errepide azpitik tunel bat egitea, bestea.
Erabakia hartu ostean proiektua egitea eta gainerako prozedura guztia martxan jartzea da udalaren asmoa. Ahal den heinean lanak urtea amaitu aurretik esleitu gura dituzte, 2019ko lehenengo hilabeteetan hasi daitezen.